XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aintzira, Ventana eta Guaminí mendaitzen
Egoera ezin kezkagarriagoa zen, ez bait zuten ezer egarria asetzeko.
Larruzko denda abandonatu batetan babestuz eztabaidatu zuten zer egin.
Thalcave-k bi talde egitea aholkatu zuen: bata zaldiekin 37. paraleloari jarraituko zitzaiona eta bestea ur bila joango zena.
Irtenbide hura aukeratu zutenean, Sierra Ventana aldera jotzea erabaki zuten, erreka asko bait da han.
Robertok ere, joan egin nahi zuen eta taldeak onartu egin zuen; baina Paganel-ek ez zuen zori berdina izan, Glenarvan-en ustez beste taldearen gidari gelditzea egokiago bait zen.
Zituen ezagupenei esker bera bakarrik zen lurralde haietan gal ez zitekeena, bere despisteren batek berriz, Pazifikora eramango zituen beldur baziren ere.
Irten aurretik afaldu zuten, ezer edan gabe, eta atsedenaldi bat hartu.
Paganel, itxuraz, urarekin ametsetan ibili zen.
Seirak ziren Glenarvan, Roberto eta Thalcave-k bide berria hartu zutenean.
Basamortuan, gatzez beteriko Salinas desertuan zihoazen.
Aldiz, sodaz estalitako sastrakaren
Elurra zegoela zirudien, eguzkiak itsutu egiten zuen.